Liburutegiko funtsen erabilera ez-presentziala bultzatzeko xedea dauan egitasmo hau aurrera eroateko, batez be, teknologia barriak eta liburutegi-sareaz baliatzen da HABE.
Era berean, Liburutegiaren espezializazio-eremuaren inguruan dabilza ikerketa eta ikasketa taldeetako partaideei behar dabezan dokumentuak be helarazten deutsiez.
2011ko abenduaren 16an, lau hitzarmen sinatu eban HABEk Soziolinguistika Klusterragaz, Baionako Iker Ikerketa Zentroagaz, Mintzola Fundazioagaz eta HIZNET – Hizkuntza Plangintzako graduondokoa kudeatzen dauan Asmoz Fundazioagaz. Hitzarmen honi esker, HABE Liburutegiak on- line zerbitzuak eskainiko deutsoz erakunde horreetako ikerlari, irakasle eta graduondoko ikasleei, Liburutegiko egoitzara bertaratu beharrik izan barik.
Orain dala hiru urte, Euskararen Historia Soziala jorratzen dauan Etxeberri Egitasmoa zala-eta, Euskaltzaindiak eta HABEk sinatu eben hitzarmena izan da oraingo lau honeen bide-erakusle; izan ere, oso emonkorra izan da alkarlana; batik bat, HABE Liburutegia Etxeberri Egitasmoko ikertzaileek behar izan dabezan dokumentuen hornitzaile nagusi bihurtu dalako.
Euskal Herriko eta, batik bat, nazioarteko 100 bat aldizkarik osatzen dabe on- line zerbitzu honen muina. Zerbitzua baliatzeko, Liburutegiko bazkide egin ondoren, zein aldizkariren alertak jaso nahi diran aukeratu behar da. Handik aurrera, erabiltzaileak bere postontzi elektronikoan jasoko dauz, argitaratu ahala, aukeratu dauazan aldizkarietako zenbaki barrien alertak, hau da, aurkibideak. Aurkibidea jasotzen dauanean, intereseko artikulurik ikusten badau, eskatu orduko jasoko dau artikuluaren testu osoa, PDF formatuan. Guztia, jakina, posta elektronikoaren bidez. Zerbitzu hau helbide honetara zuzenduz bideratu daiteke: alertak@habe.org

Liburutegi- sareei jagokenez, egungo biblioteken helburua ez da ahalik eta dokumentu gehien eskuratzea, sarean lan eginez biblioteka bakoitzak dauana besteen eskura jartzea baino.
Badira hiru urte HABE Liburutegiak, Espainiako Estatuko liburutegi-sarerik garrantzizkoenean. REBIUN (Red de Bibliotecas Universitarias) sarean esku hartzen dauana, REBIUNek o partaideen artean dokumentazio zientifiko asko alkartrukatzen da; bereziki, aldizkarietako artikulu digitalak e-postaz bidaliz eta, jakina, liburuak liburutegien arteko mailegu-zerbitzuaren bidez.
Bestalde, orain dala urtebetetik hona, Euskadiko Irakurketa Publikoaren sarean be parte hartzen dau HABEk liburutegien arteko liburuen maileguari jagokonez. Horrela, HABE Liburutegiko liburuak Udal Liburutegi gehienen bidez jaso eta itzuli daitekez maileguan. Oraingoan be, HABE Liburutegiko egoitzara joan beharrik izan gabe.

Dana dala, goian aipatutako zerbitzu-aukerak ez dira mugatzen Liburutegiak bere egoitzan dauazan funtsetara; izan be definituta daben eremuko edozein dokumentu lortzeko ahalegina egiten dabe. Horretarako, Euskal Herriko bibliotekek nahiz nazioarteko liburutegi nazionalek eskaintzen dabeza zerbitzuak baliatzen dabez: Azkue Biblioteka, Sancho el Sabio, Biblioteca Nacional de España, British Library, Bibliothèque Nationale de France, Library of Congress...
HABE Liburutegia, biblioteka espezializatua izateaz gain, publikoa be bada. Ondorioz, HABEko teknikariei eta euskaltegiei ez ezik, gai honeetan interesa daben ikertzaile, irakasle nahiz ikasleei ere eskaintzen deutse zerbitzua, oro har, gizarte osoari.
Azken batean, Liburutegiaren helburua da gizarte elebidun/eleaniztuna sustatzeko zerbitzuak eskaintzea, bai administrazio publikoei, erakundeei, enpresei, taldeei..., bai ikerketa-munduan dabilzanei, baita gizabanako bakoitzari be. Guztiok dogu hizkuntza egoera barrietara egokitzeko beharra. Horregaitik, ba, Liburutegi honen xedea da zerbitzuak eskaintzea aipatu gizarte-eragile orori, hizkuntzen eta eleaniztasunaren alde didaktiko, soziologiko, psikologiko eta hezkuntzakoetan, arreta berezia eskainiz euskarari eta Euskal Herriko egoera eleaniztunari.
gidatuak, etab.
Gogoan izan: ”liburutegiak erabiltzeko dira”.