2012/02/23

Euskarazko wikipediari bultzada

Dakigunez, euskararen erabilera esparru guztietan sustatzeko, derrigorrezkoa da baliabide eta tresnak, teknologia barrien arloan batez be, eskaini eta emotea. Horregaitik, ba, 2011n Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskarazko eduki entziklopedikoak sarean jartzeko garatutako egitasmoa.
Eusko Jaurlaritzak  bereak diran eduki entziklopediko interesgarriak, Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia Tematikoa kontuan izanik, Kultura Sailak jabetzan dauazan jatorrizko eta egokitutako euskarazko edukiak Wikipediaren bidez sareratzea erabaki dau.
Baina zergaitik aukeratu da Wikipedia?Kultura Sailak bultzatu nahi dauazan lerroekin  aukera eduki libreen aldeko filosofiarekin bat datorrelako; urtenbide teknologiko egokia, azkarra, erabilgarria eta merkea dalako; lana egiterakoan, parte-hartzea, osagarritasuna, alkarlana eta lankidetza sustatzen daualako. Sarreretatik % 20 Euskal Herriari buruzkoak dira, eta % 80 eduki unibertsalei lotutakoak. Lana aurrera eroateko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Elhuyar Fundazioa kontratatu eban lehiaketa publiko bidez.Honegaz batera hainbat euskal wikilari izan dalarik lanean. Oinarritzat hartu beharreko materialek 20 urte baino gehiago dabezala kontuan izanda, lantaldeak, beharrezkoa izan danean, hautatutako sarrerak egokitu, zuzendu eta eguneratu egin dauz.
Ekimen horri esker, Wikipediaren euskarazko edizioak 110.000 sarrera baino gehiago dauz 2011ko abendutik. Teknologia barriek eragin onuragarria izan dabe euskararen berreskurapenean. Horregaitik, Jaurlaritzak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei garrantzi handia emoten deutse Euskararen Aholku Batzordearekin batera prestatzen ari dan Euskara Sustatzeko Ekintza Plan barrian eta urteroko aurrekontuetan.