2012/01/30

“Beste larogei urtian”

25 urteko ibilbidea osatu dau jada Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta hori «ospatzeko» Beste larogei urtian izeneko liburu eta DVD-dokumentala argitaratu dau. Alberto Barandiaran kazetari eta idazleak osatu dauz liburua eta dokumentalaren oinarrizko gidoia, eta Felix Irazustabarrena, Jon Artano eta Haritz Arrizabalaga arduratu dira DVDaren garapenaz. Iñaki Murua elkarteko presidenteak, argitalpenaren arrazoiak emon ebazanean hauxe aitortu eban: «Gurekin Euskal Herrian lanean aritu zirenentzat eta ari direnentzat testigantza baten modukoa da».

Honen esanetan, 25 urteko autokonfiantzazko eta autoantolaketako ariketa izan da, bertsolaritza tradizio moderno bilakatzeko bidean. Alkarteak hasi zanean, 500 bazkide ebazan eta egun, 2.300 bat. Soldatapeko langile bakarra eban orduan, eta orain, aldiz, 69. Ikaslerik ere ez eban, eta 2012an, barriz, 20.000tik gora. Bidean, hainbat traba eta krisi  gainditu behar izan dauz, hala nola, ekonomikoak, instituzionalak, alkartearenak berarenak...». Horregaitik guztiagaitik, «eta umil-umil» esan arren, Murua «harro» dago egindakoarekin.

Liburuaren  165 orrietan,  zer ikusi etazer irakurri badagoala be adierazi eban. Alkartea sortu aurretik egoan testuingurutik  etorkizuna margotu arteko ibilbidea agertzen deuskue. Honetaz gai, alkarrizketa eta argazkiak be gehitu behar jakoz.
Alkartearen izena hasieran Bertsolari Elkartea izan zan, geroago Bertsozale Elkartea izena hartu ebalarik.