2012/03/01

Bost urte eta gero, eskerrik asko eta nahi duzuenera arte!

Euskonews Gazteak bere bidea egin du; 2006an martxan ipinitako proiektuak, 2007ko urtarrilaren 12an ikusi zuen argia aurrenekoz. Hastapenetik, argi geneukan gazteen inplikazioa bilatu nahi genuela, eta horretarako, Euskal Herriko ikastetxe pribatu zein publikoetara jo genuen, eta bikaina izan da erantzuna eta ikasgeletako ateak parez pare ireki dizkigute zazpi lurraldeetan. Datuak errepasatu, eta urte guzti hauetan 4.000tik gora neska–mutikok hartu dute parte Euskonews Gaztea prestatzen.
Hauek dira parte hartu duten ikastetxeak, lurraldeka:
Araba: Laudioko La Milagrosa Ikastetxea; Gasteizko Olabide Ikastola; Gasteizko Mendebaldea Ikastetxea; Duranako Ikasbidea Ikastola; Amurrioko Zaraobe institutua; Laudioko Aiara Kantziler Institutua; Aguraineko Aniturri Institutua.
Bizkaia: Trapagako Burdinibarra Institutua; Santurtziko San–Jose Carmelitas Ikastetxea; Bilboko Begoñazpi Ikastola; Urduñako Aintzinako Andra Mari Ikastetxea; Getxoko San Nikolas Ikastola; Portugaleteko Astileku Ikastola.
Gipuzkoa: Errenteriako Oiartzo Batxilergo Ikastola; Orioko Herri Ikastola; Aretxabaletako Kurtzebarri Ikastola; Mutrikuko institutua; Elgoibarko institutua; Bergarako Aranzadi Ikastola; Donostiako Zurriola Ikastola.
Nafarroa: Lizarra Ikastola; Iruñeko Biurdana Ikastetxea; Iruñeko Jaso Ikastola; Iruñeko San Fermin Ikastola; Etxarri Arantzeko Andra Mari Ikastola.
Ipar Euskal Herria: Baionako Bernat Etxepare Lizeoa; Kanboko Xalbador kolegioa; Baionako fakultatea; Hazparneko Ursuia Ikastetxea; Donibane Lohizuneko Done Maria Kolegioa; Donibane Garaziko Mayorga Kolegioa; Kanboko San Mixel Ikastetxea.
Ezin ahaztu bestalde, musutruk gurekin kolaboratu duten norbanakoak:
Amaia Elizondo; Lierni Altuna; Luxio Azkarzabal; Jaizki Fontaneda eta Susana Rodriguez; Andoni Etxeberria; Miren Juaristi; Jon Urutxurtu; Carmen Valois; Benoit Etcheverry; Ainara Iraeta; Itziar Rosado; Haizea Irigoien; Teresa Zavaleta; Aitziber Olalde; Paula Morey Rius; Maitane Garai; Nagore Aiestaran; Loren Bereziartua; Ekain Velez de Mendizabal; Marina Tellechea, Haitz Aldana eta Antton Llanes; Jon Fuente; Belén Girasole; Teresa Sala; Elixabete Etxeberria; Irati Redondo; Izaro Aulestiarte Lete; Asier Muguruza; Arantza Lizarazu; Nerea Sancho; Alex Sarasate; Eneritz Zabaleta; Janire Rodriguez; Iñaki Arrieta Baro; Maite Ithurbide; Nerea Begiristain; Xabi Otazu; Mireia Lazkano; Mari Jexus Artola; Leire Gaceo; Andoni Begiristain; Eneko Gorri; Itsaso Estarrona Elizondo; Nahia Belloso eta Oroitz Sanchez; Mattin Salto; Ainara Maia Urroz; Aitor Ezpeleta; Aines Arizmendi; Eneko Barberena; Ane Abarrategi; Ivan Barrio Diez; Uxue Agirre; David Lopategi Escudero; Koldo Egiguren; Josu Goñi Etxabe; Pilar Faneite Hernández; Leticia Maldonado Arruti; Batiste Ezeiza; Manu Egaña Txopitea; Izaskun Kortazar; Noemi Gonzalo–Bilbao; Martha González Zaldua; Victor Nuñez; Estebe Ormazabal; Borja Ruiz Agirre; Amaia Otazo; Nestor Salaberria; Udane Goikoetxea; Amaia Aranzeta; Argitxu Camus Etchecopar; Urtzi Ugalde; Tamara Arroyo Ramada; Maider Sillero Alfaro; Igor Susaeta; Jexux Aizpurua Barandiaran; Sabina Hourcade; Araitz Mendoza; Miriam Plazaola; Koldo Azkarraga; Maddi Berasaluze; Itziar Amestoy Alonso; Maitane Alvarez; Estitxu Montero; Amaia Zulaika; Iñaki Landa; June Fernández; Alfre Elgezabal; Miren Elizondo.
Eta baita elkarteak ere:
Txatxilipurdi Elkartea; Erdu; Aldezar Elkartea; Kristobal Deuna Eskaut Taldea; Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoiak; XiRiMiRi Gazte Taldea; Ayete Ikastetxe Nagusia; Colegio Navarra Fundazioa; Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua; Sahararen aldeko Nuyum Ekartea; Euskadiko Gazteriaren Kontseilua; Karrikaluze Euskaldunon Elkartea; Xisko Gazte Elkartea; Euskalerriko Eskautak Araba; Arabako Bertsozale Elkartea; Nafarroako Unesco–Enea, Udako Euskal Unibertsitatea, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea; Gamarra Ostalaritza Eskola; Kutxa Ekogunea; ADEVE; Nafarroako Askagintza.
Horrexegatik gure eskerrik beroenak denori, hau da, urtez urte ekinean jardun duzuen irakurle, kolaboratzaile, ikasle eta irakasleei!
Baina zenbait arrazoi tarteko, Euskonews Gazteak astero zuengana iristeari utziko dio. Itxi egiten dugu, beraz, ziklo bat, eta agur esan beharrean gaude. Pozik goaz, helburua zintzo bete dugulako, baina aldi berean oso triste, betetzen ari ginen lana bertan behera laga behar dugulako.
Euskonews Gaztea posible egin dugun lan taldearen izenean, eskerrik asko eta beti arte.