2012/01/12

Zelan neurtu haur txikien euskara garapena?

Kontseiluak abenduan Donostian antolatutako jardunaldietan, Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrenda izeneko tresna aurkeztu eben Mondragon Unibertsitateko Iñaki Garciak, Salamancako Unibertsitateko  Andoni Barreñak eta EHUko  irakaslea dan  Marijo Ezeizabarrenak,. Tresnaren helburua  haurtxoek euskara zelan garatzen daben aztertzea eta balizko atzerapenak garaiz detektatzea da.
 KGNZ tresnaren aurkezpena hiruren artean egin baeben be, ikerketa taldeko partaide dira honako honeek be: Nekane Arratibel eta Julia Barnes (Mondragon Unibertsitatea) eta Margareta Almgren (EHU).
Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrenda (KGNZ) Mac Arthur-Bates Communicatives Development Inventories (CDI) tresna dau oinarri, jakina, euskarara egokituta. Haur txikien hizkuntza garapena ikertzeko azterlariek gurasoen laguntza izan eben.Ikerlariek hiru galdetegi prestatu ebezan, 8-15 hilabeteko haurrentzat, 16-30 hilabetekoentzat eta 30-50 hilabete artekoentzat. Galdetegi bakoitzaren bidez jasotako erantzunekin ikerlariek hainbat elementuri buruzko informazioa lortu nahi eben. Lehenengoan, haurrek zein hitz ulertzen eta esaten eben jakiteko eta keinu bidezko komunikazioa zelan garatzen eben ikusteko. Bigarrenean, hiztegiaren eta morfologiaren ekoizpena, esaldien luzeera eta konplexutasun morfosintaktikoa aztertu ebezan. Hirugarren galdetegiaren bidez, bigarren galdetegiko gai berbeak ez ezik kontzeptu abstraktuak be ikertu ebezan.
Lan honek jarraipena izango daualakoan, gogor ekin beharko deutsagu lanari.