2012/01/24

HIZKUNTZA LABORATEGIA

Gasteizko Letren Fakultatean dogu UPV/EHUko Hizkuntza laborategia. unibertsitate alkarte osoak erabili ahal izango dauan laborategi honek, unibertsitatean bertan hizkuntzak ikasteko aukera erraztuko deusku.
Urtarrilaren 20tik aurrera aukera bikaina izango dogu guztiok, orain arte filologia ikasleentzat bakarrik  irekita egoan  Arabako campuseko Letren fakultateko lehenengo solairuan dagoan Autoikaskuntzarako Laboratorio Multimedia erabiltzeko. 
 Laborategi hau bariku guztietan izango da irekita, urtarrilaren 20tik  ekainaren 29ra arte, 9:00etatik 19:00etara arte. Gainerako egunetan, orain arte bezala, filologia ikasleek baino ez dabe erabiliko.
Hizkuntza laboratorio honek 28 postu eskainiko dauz,  ingelesa, frantsesa eta alemana ikasteko ez ezik ikaskuntza maila guztiak, hasierako mailatik hobetze mailetaraino, be eskainiz. Horrez gain, laborategia irekita dagoan bitartean, erabiltzaileek, behar izanez gero, laguntza informatiko, pedagogiko eta linguistikoa izango dabe.
Bestalde, tutoretza presentzial eta banakakoak izateko aukera be egongo da 20 minutuz, ordutegiaren barruan bertan egongo dan irakaslearekin hartutako hitzordua eginda.
Zerbitzu honen kudeaketa Nextlingo, hizkuntzen formazioko enpresak egingo dau eta instalazioak ikasturtean zehar erabiltzeko prezioa 30 eurokoa da eta, behar izanez gero, 20 euro gehiago ordainduko da maila proba egiteagaitik.
Laborategiaren erabileraz gain, bestelako aukerak be eskainiko dira. Hala nola: "Film Club", astero ingelesez, frantsesez edo alemanez azpititulatutako jatorrizko bertsioko filmak pantailaratuz; "Book Club", jatorrizko hizkuntzan irakurritako nobela klasikoa, ingelesez, frantsesez edo alemanez irakurri eta beste irakurleekin iritziak trukatzeko aukeraz, ahozko praktika bidebatez sustatuz; hitzaldiak, ingelesez, frantsesez eta alemanez emondakoak, hizkuntza honeei loturiko gai desberdinei buruz; eta "Truke zerbitzua", bertakoen eta atzerriko ikasleen arteko trukeak erraztu eta sustatzeko plataforma.
Zer deritxozue?