Hasi barri da aurtengo sagardo denboraldia, 13:45ean edan dau lehen tragoska Julian Iantzi telebistako aurkezleak, Astigarragako Petritegi sagardotegian. Ekitaldi honen aurretik, Iantzik berak landatu dau sagarrondoa.
Sagardogileek jakinarazi dabenez, aurten hamar milioi litro ekoiztu dabez, iazko antzera. Ekoizleen esanetan, sagardoa "aurreratua" dago, "azukrea janda dago eta". Sekoa, txinparta finarekin, tonikoa eta freskoa, "edangarria oso".
Jai giroan ibili dira, bertso eta trikiti soinua nagusi,. "Sagardoa guk geuk defendatu behar dugu", esan du Iantzik, "kanpotik ez dira etorriko-eta hain gurea den hau defendatzera".
Ongi etorri 2012ko sagardoa!