Hauxe da Bilboko Guggenheim museoko zuzendaria dan Juan Ignacio Bidarte Helsinkin Guggenheim museoaren bideragarritasunaren inguruko azterketaren aurkezpenean adierazi dauana. Bilborentzat interesgarria ez ezik museoa baino gehiago, erakusketa espazioa be izango izango dalakoan dago eta. Azken batean, bilduma propiorik ez dau izango eta diseinura zein arkitekturara bideratua egongo da, teknologia azpimarratuko daualarik.
Egitasmoak Helsinkiko Udalaren eta Bilboko Guggenheim museoaren batzorde exekutiboaren onespena behar dau. Gogoratu behar dogu Bilboko Guggenheim museoak marka berarekin Europan eraiki daitekezan museo barriei betoa ezartzeko eskubidea dauala, beraz, badau eraginik. Dana dala, martxora arte badago astia, orduan hartuko baita Museoaren inguruko behin betiko erabakia.
Helsinkikoa munduko seigarren Guggenheim museoa izango litzateke, hegoaldean egingo leukie, hirigunean bertan, eta hamabi mila koadro izango leukez, horreetatik heren bat erakusketetarako erabiliko litzateke. Aurrekontua 140 milioi eurokoa da eta urteko bisitarien aurreikuspena 400.000-650.000.
New York, Bilbo, Berlin eta Venezian dagozanez gain, 2013an Abu Dhabin be zabalduko dabe Guggenheima. Lortuko ete da Helsinkin eraikitzea?