Zer eta zergaitik gertatzen da? Kultura mundua galtzaile atarako ete da? Aspaldi dabilz, kantari, idazle… aztoraturik, baina arrazoi ete dabe? Gaur egun badago teknologiaren abantailetatik etekina atara nahian ez liburu ez diska erosten ez dauanik. Baina prezioei begiratuz, hauxe adierazi daikegu: zenbat irabazi behar dabe, ba, artistok? Ezin daikiez prezioak jaitsi? Hauxe da gakoa: dirua.
Dana dala, eurek horretatik bizi dira eta etekinik handiena atara gura dabe. Horregaitik,ba, atzo bertan Lucia Etxebarriak facebooken azaldu ebanez, denboraldi baten, idazteari itziko deutso. Jakin daki, azken eleberriaren kasuan,internetetik legez kanpoko kopia gehiago jaitsi dirala saldu diran aleak baino. Egoera hau aldatzen ez dan bitartean, behintzat, ez dau idatziko. Baina honen aurrean Luciak jasotako mezuak ez dira guztiak aldekoak izan, eta honeen aurrean aho bete hortz geratu da, ez baitau ulertzen jendeak bera ez ulertzea eta gainera kritikatzea.
Zer erantzungo deutsogu Lucia eta bera bezala pentsatzen dabenei?