Jakingo dozuenez, hainbat izaten dira euskararen omenez egiten diran ekitaldi eta jardunak. Horretako bat, Euskararen Nazioarteko Eguna da, urtero-urtero, abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunez ospatzen dana.
Esandako ospakizunak badau aurrekaririk. Ezagunak dira, besteak beste, Errepublika garaian Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzaleak Bazkunak bitarte, antolatutako antzerti eta olerti egunak, bertsolari egunak eta antzerakoak. Aipatzekoak dira, bestalde, Espainiako Guda zibilaren ondorioz Iparraldera alde egin behar izandako euskaltzaleek zein bertakoek, alkar hartuta, Euskaltzaleen Biltzarraren babespean egindako lana. Sasoi horretakoa (1949) da, hain zuzen be, Lehenengo Euskararen Eguna.
1995an, Euskal Herritik kanpora bizi diran euskaldunek egindako Lehen Mundu Biltzarrean eskatutakoa bere eginez, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak alkar hartu eben eta, ondorioz, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu. Geroztik, urtero, Erresuma Zaharreko santu euskaldunaren egunez, ospatu izan dabe euskal erakundeek Euskararen Eguna. Lehendakariaren deiari jarraituz ehunka lagun batzen da eta gorazarre egiten deutse euskarari eta euskaldunoi.

Atzo Euskararen Nazioarteko Egunerako Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diputazioek eta EAEko hiru hiriburuetako udalen ospakizun bateratuaren egitarauaren barri izan genduan.
Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, euskararen balio unibertsala aldarrikatzeko xedez 1949. urtean sortu eban Eusko Ikaskuntzak. Dana dala, aldarrikapen hori eguneroko kontua dala azpimarratu behar da, ezta? Zer egingo dogu egun batez baino egiten ez badogu?
Egitarauari jagokonez, esango dogu Donostian Euskara iruditan izena dauan sareko argazki mosaiko erraldoia eratuko dabela. Bertan, mota guztietako adierazleak bildu daitekez, adibidez: euskaraz dagoan udal agerkari zahar baten argazkia, lehen ikastola eta gau eskola baten argazkia, egungo txosten baten argazkia, errotulu batena... Horrez gain, gaurtik abenduaren 3ra ezaguna dan Mintzodromoa antolatu dabe, Bulevarrean jarritako karpan.
Gasteizen, barriz, abenduaren 2an Xabier Leteren omenezko kontzertua izango dabe eta larunbatean, Euskararen Nazioarteko Egunean, GazteHitz! kontzertu erraldoian besteak beste honako musika taldeek hartuko dabe parte: Lain, Kerobia, EH-Sukarra, Txapelpunk eta Gatibu. Bilbon, azken urteetan bezala, Banden Lehia egingo dabe, euskarazko hainbat musika talderen eskutik.
Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, euskararen aldeko pilota jaialdia antolatu dau abenduaren 2rako Donostiako Atano III. pilotalekuan. 22:15ean hasita jokatuko dan jaialdian, Xala eta Laskurain, Bengoetxea VI.aren eta Barriolaren aurka ariko dira partida nagusian; bertaratzen diran guztiek ez dabe sarrerarik ordaindu beharko. Helburua, ahalik eta euskaltzale gehien bertan egotea da, euskarari arnasa eta bultzada emoteko, esan beharrekoa da Jaurlaritzak 1.500 sarrera banatu dauazala.
Euskararen Nazioarteko Egunaren ekimena martxan jarri eban Eusko Ikaskuntzak, modu berezian ospatuko dau 2011ko edizio hau.
Batetik, Euskal Herriko historia era batean edo bestean markatu daben emakume guztiei omenaldia egin nahi deutse. Guztira, 44 emakume aukeratu dabez, horreek dira Kukuxumusuk egun berezi horri begira diseinatutako kamisetaren ardatz nagusia. Parte-hartzea sustatu nahian, lehiaketa bat be jarri dabe abian: Eusko Ikaskuntzaren webgunean sartuz (www.eusko-ikaskuntza.org/ene) kamisetan azaltzen diran 4 emakumeren inguruan galdera errazak jarri dabez. Abenduaren 2a baino lehen zuzen erantzuten dabenen artean, elastikoak zozkatuko dabez.
Bestetik, seigarren urtez, ENE Saria, euskara sustatzeko lanetan gehien nabarmendu dan kanpoko erakundeari egiten jakon errekonozimendua be aurrera eroango dau. Saria aitorpen publikoa eta Nestor Basterretxeak ENErako diseinatutako anagramaren burdina eta altzairu herdoilgaitzezko erreprodukzioa dira.
Etxepare Euskal Institutuak mundu osoan ospatuko dau egun hau, baina bereziki, Mexiko DFn, bertako Euskal Etxeak antolatutako festan parte hartzeko. Eguerdian bazkaria izango da bertan, eta ondoren, kontzertua eskainiko dabe Xabi eta Fredi Paya bertsolariek eta Ugarte anaia txalapartariek. Ohitura daben bezala, aurten, EITBko Goenkale telesaila omenduko dabe.
Aurreko guztiaz gain, asko izango dira egun horretan egingo diran ospakizunak. Ez ahaztu Euskera eguna ez dala bakarra, hizkuntza hau erabiltzen dogun guztiak baitira Euskera egunak. Beraz, badakigu zer egin: EUSKERA!