Asteasu, 1951.
Joseba Irazu Garmendiaren goitizena da. Ekonomia Zientzietan lizentziatu zan. Euskera irakaslea, irratiko gidoilaria, liburu-saltzailea eta ekonomilaria izan zan, laurogeiko hamarkadaren hasiera aldera, literaturari bete-betean ekin eutson arte.
Bere lehen lana Euskal Literatura 72 antologian argitaratutako Borobila eta puntua antzerkia izan zan. Literatur genero guztiak landu dauz: hitzaldiak, filme baten gidoia Oraingoz izen gabe, irrati-nobelak, poesia, ipuingintza, nobelagintza... Ustela eta Pott aldizkarietan idatzi eban.
Obabakoak liburuarekin Espainiako Literatur Sari Nazionala irabazi eban 1988an. Ziutateaz, Etiopia, Sugeak txoriari begiratzen dionean, Bi Anai, Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, Gizona bere bakardadean dira, besteak beste, Atxagaren bibliografiaren zenbait erakusle.
Euskadi saria, Kritikaren saria eta Prix Millepages jaso dauz, eta bere lana hogei hizkuntzatara baino gehiagora itzuli da. Euskaltzain urgazlea da.
Bere azken liburua, Soinujolearen semea, Obabako lurraldera eginiko azken bisita izan da, egilearen esanetan. 2004. urteko Espainiako Narrazio Lehiaketarako hautatu dabe gaztelerako bertsioa.
Bere azken nobelak, Soinujolearen semea 2005eko Kritikaren saria jaso dau Bilboko Liburu Azokan, Euskadiko Liburuaren Ganberak ematen dauan Zilarrezko Idazluma. Orain 15 urte Zilarrezko Idazluma irabazi eban, Obabakoak liburuarekin.
Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu eban, Juan Mari Lekuona zanaren hutsunea betetzeko.

Bere web orrialdea: http://www.atxaga.org/
Bere bloga: http://www.atxaga.org/blog/