- 1561. Lope Agirre "Eroa" oinatiar esploratzailea hil zan.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik.
2011/10/26
GAURKO EFEMERIDEA
URRIAK 26
- 1866. Evaristo Bustinza Lasuen "kirikino" idazlea jaio zan, Mañarian (Bizkaia)
- 1841. Evaristo Txurruka asmatzailea jaio zan, Izun (Nafarroa)
2011/10/24
MAITE ZAITUT ABESTIA MUNDUARI BUELTA EMOTEN
Takolo, Pirritx eta Porrotxek sortutako Maite zaitut abestia Euskal Herritik kanpo be entzungo da. Bere egunean Euskal Herrian oso arrakastatsua izan zan eta arrakasta horrek gure mugetatik kanpo be urten dau.
Katalunian, esaterako, Lax'n'busto rock taldeak A i'Apolo diskan T'estimo molt (Maite zaitut) kanta argitaratu dau.
Klikatu eta gozatu abestiaz.
2011/10/23
GAURKO EFEMERIDEA
URRIAK 23
- 1961. Andoni Zubizarreta futbot jokalari gasteiztarra jaio zan.
- 1980. Ortuellako Marcelino Ugalde ikastetxean gas leherketa batek 52 hildako utzi ebazan, 49 ume eta 3 irakasle.
2011/10/19
EUSKERAREN BERRESKURATZE PROZESUA
Hemen dozue euskeraren berreskuratze prozesuari buruzko bideo bat. Bideoa erderaz dago baina interesgarria da euskeraren bilakaerari buruz egiten dauan hausnarketa.
Orain arte asko egin dogu baina bide luzea geratzen jaku aurretik!
INTERNETEN ERE, LEHEN HITZA EUSKERAZ!!!
Interneten erderaz nabigatzeaz nekatuta?
Hona hemen euskerazko nabigatzaile bat. Oso erreza da, klik bategaz nahikoa da.
2011/10/18
2011/10/17
GAURKO EFEMERIDEA
URRIAK 17
- 1852. Santiago Ramon y Cajal medikua jaio zan, Aragoiko Petrillan (Nafarroa)
- 1936. Jose Ariztimuño "Aitzol", euskal idazle eta kazetaria, torturatu eta fusilatu zuten Hernaniko hilerrian.
2011/10/15
GAURKO EFEMERIDEA
URRIAK 15
- 1936. Jose Ariztimuño "Aitzol" euskal idazle eta kazetaria atxilotu zuten Galerna itsasontzian.
- 1975. Legazpin (Gipuzkoa) ikurrinaren aldeko lehen ekintzak egin ziren.
2011/10/14
2011/10/12
BISITA EGIZU BILBOKO EUSKARAREN ETXEA
Euskararen Etxea Bilboko San Inazio auzoan dago eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzari esker sortu zan. Bere helburua euskerari buruzko gune espezializatua izatea da.
2004ko abenduaren 3tik aurrera, Euskararen Etxeko ateak euskaltzaleentzat, ikertzaileentzat eta euskerari buruzko gaietan interesa daukien pertsona guztientzat zabalik dogoz.
GAURKO EFEMERIDEA
URRIAK 12
- 1918. Francisco Javier Saenz de Oiza arkitektoa, Arantzazuko basilikaren egilea izango zana, kasedan jaio zan (h.2000)
2011/10/10
LINGUA VASCONUM, LINGUA NAVARRORUM ZE ARRAROA EUSKARARIK GABE NAFARROA
Datorren urriaren 16an danok Tafallara!!!
EFEMERIDEAK
URRIAK 10
- 1744. Fernando Bengoetxea Altuna Pernando Amezketarra jaio zan, Amezketan (Gipuzkoa) (h. 1823).
- 1810. Agosti Xaho euskal idazlea hil zan (h.1858)
- 1939. Luis Mari Mujika euskal idazlea jaio zan.
- 1987. Koldo Mitxelena hizkuntzalaria hil zan (j.1915)
Suscribirse a:
Entradas (Atom)